ZAINAK ZAIN

Erdibitzen zaituen
bakardade zuria
egunero dastatu.
Beldurrak.
Neure burua ikusi
zeure begietan
eta ez ezagutu.
Beldurrak.

Dena hobetuko da
uste baino lehenago,
eseri eta itxaron.
Gezurrak.
Oso gutxi falta dugu
zoriontsu izateko,
dena normala da.
Gezurrak.

Bide bazterrean, zeren zain?
Odol berri bila, zainak zain.

Ur zikinez beterik
ditugu erraiak;
hareaz eta hautsez
hezurrak.

BERANDU

Itxaropen izpi bat
galderek estalita.

Eta jada beranduomen da,
astirik ez dugu akatsak konpontzeko,
berriz ere hasteko.

Ahots berriek ez dute
zuen pentsamenduen
iluntasuna ezkutatzen.

Salbatuko gintuzten
su denak itzalita.

Malko herdoildu bat
masaila gurutzatuz,
iragana ospatuz,
besterik ez daukat.

Ahots berriek ez dute
zuen pentsamenduen
iluntasuna ezkutatzen.
Eta irriek ez dituzte
erortzen utzi zituzten
malko guztiak estaltzen

HIRIA IRENTSI

Hiria irentsi
nahi dut baina ezin.
Esadazue zuek
nola egin!

Esadazue arren
nola egiten duzuen,
hiria liserituz
nola bizi daitekeen.

AMAIERATIK HASI

Galtzeko
ezer gutxi daukagunok
ibiltzen gara beldur gabe.

Basamortu eta lugorri erreenak,
zeharkatuaz denak,
aurkituz erantzun
zailenak.

Amaieratik hasi,
dena aldatzeko.

Ahazteko
gauza asko daukagunok
bizi gara lo egin gabe.

Gezi guztiak
bizkarrean sartuta
arrastaka goaz.
Hesi berriak
etengabe gaindituz
geldiezin goaz.

Bagoaz!

SUTEA

Kearen garratzak
ito nau.
Jan dizkit
begiak.

Garretan iragana,
sortzear
dira garai
berriak.

Sute handiak garbituko du guztia.
Harro zeutzan baso­oihanak beldur dira.

Trumoiek dakarte
itxaropen
zorrotzezko
izpi bat.

Eta ur erauntsiez
joan dira
gure beldur
gorriak.

NORA EZEAN

Ez askatu,
labirinto honetan
nire itsuaurreko zoaz.
Eta beldur naiz
amildegi ertzean
salto egiteko gogoaz.

Sena guztiz galdu duten
tximeleten antzera,
itsasertzetik hodeiertzera.
Sena guztiz galdu duten
tximeleten antzera,
hodeiertzera.

Aurrera goaz,
iragana atzetik jarraika dugu, maitea.
Eta, ezinbestean,
azkenik iritsi gara amildegi ertzera.

ZUEN EGUZKIA

Kanpoko guztiaz salbu gotortu naiz
izara hauen artean,
ez daukat
ateratzeko asmorik.
Ez dut salbatuko nauen deirik nahi,
errukiaren atzean
eskuak amorruz beterik.

Zuen eguzkia ezkutatzean,
behin eta betiko,
gurea orduan aterako da.
Eguna helduko da.

BESTERIK EZ

Zauri berri bat ixtear
orbain zaharren ondoan.

Baina non zaude orain?
Hodeiei galde orain.

Kanta hau besterik ez dut,
gutxiegi ezer eskatzeko.
Orain arte engainatu zaitut,
gehiegi daukat estaltzeko.

Bizi berri bat hastear
putzu zaharren hondoan.

ITZULIKO NAIZ

Dena galdu
eta gorantz erori naiz.
Dantzan bele artean.

Hego itxurako
zer edo zer sortu zait
hemen, neure barnean.

Guztion gainean,
haizeak dantzatzen nau orain
Gaua amiltzean
garbitzen ditut hainbat orbain.
Itzuliko naiz.

Hemen goian
besterik ez dago
gardentasuna baino.

Hobe ez dakit,
baina zoriontsuago
bele artean nago.

ILUNABARRA

Suntsitu dugu maite genuen guztia
bitan pentsatu gabe.
Jo dugu etengabe abestia
gure etsaien alde.

Hemen da
ilunabarra.

Hareaz estali dugu egia
dena sinetsi arte.
Geure bizitza, haien antzerkia.
Guztiz lokartuta gaude.